XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalerriko gudariek ikusi zuten alde-egite ori;

jakin zuten, an urruti, Andaluzi'n, mauroek Errodrigo garaitu ta erail zutela;

eta, apentza-goseak eraginda, igesi zijoakien gudarozte bisigotiarraren gaiñera erori ziran, errañetan kiskalgarri zeramaten iru mende luzeko gorrotoa iges zijoazkien gudari aurrez-garaitu aien odoletan ito nairik.

Izugarria noski aien artean egin zuten sarraskia.

Mauroak ez baiña euskaldunak izan ziran Bisigoten Erreiñua bein betirako ezereztu zutenak, mauroek ez baiña euskaldunek porrokatu bait zuten Bisigoten gudaroztea.

Euskaldunei zor diete musulmanek Españi ain errez berenganatu izatea.

Ain errez! Ez bait zuten aurrean, kixazko borrokarik egin bear izateko, kixazko gudarozterik aurkitu.

Españi, Españi osoa, Euskaldunek doan egindako emaitza bat izan zuten musulmanek.

El hundimiento aparatoso de la España visigoda frente a unos miles de árabes y bereberes constituye uno de los mas grandes enigmas de la historia española diosku opusdeitarrek zuzentzen duten G.E.R iztegian M. González Jiménez edestilariak.

Eta, berealaxe, musulmanen gurenda una fácil y rápida victoria izan zala.

Fácil Y rápida, ¿zergaitik? Aurka egin bear zien gudaroztea, ordurako euskaldunek desegiña zutelako.

Guzti au uste utsa besterik ez dala? Egia.

Uste utsa besterik ez da.

Baiñan, orrela dira, gai oni-buruz, beste guztien iritziak ere.

Ezagutzen ditut III Alfontso Asturietako errege bisigotaren Kronikarekin, berreun urte geroago, IX mendearen azkenean agertzen asi ziran aburuak; sinistu ere ezin daitekean porrota lotsagarri ura zuritzeko bisigotek asmatutako aitzaki-maitzaki-sorta txoliña, eta, aiek asmatuz gero, españiar guztiek ontzat arturik daukatena:

- Juduen judaskeria.

Españi'n, Kristaudiko beste bazterretan bezala, juduei jaurti izan zaie ondamen guztien errua.

- Jaungoikoaren zigorra, ¿nola ez?.

Aundiak omen ziran ba aspaldiz gero Bisigoten eta bereiziki Bitiza ta Errodrigo azken bi erregeen pekatuak, III Alfontso'ren Kronikak dioskunez Nik, IX mendearen azkenean idatzi zan liburu au, Antonio Ubieto Arteta'ren Crónica de Alfonso IIIn erabilli dut: 1961'ean Balentzi'n egindako argitalpenean. Egin-berri dedan aipua, 16-19 orrietan dago.

- Bitizatarren asarrea ta apentza, Bitiza il ondorean buruntza aietako batek ez baiña Errodrigo'k artu zualako.

- Naiz azkenean Bisigoten serbitzura biurtu, berez Bizantziotarra zala uste dan Julian kontearen apentza, Tudensis esan oi zaion gotzai idazlearen ustez: Bere izenez, Lukas. Tude edo Tuy'ko gotzaia izan zan XIII mendean. Bere lana Cronicon Mundi, Enrike Florez'en España Sagradaren XXII tomoan, Madrid 1766..

- Lukas Tudensis izan zitzaigun kondaira guztiaren berri dotore eman ziguna.

Eleberri bat geiago dirudi edestia baiño gai oni-buruz idatzi zigunak:

Zeuta zan Bizantziotarrei Afrika'n gelditzen zitzaien azkeneko uria, eta Julian omen zan ango jaurlea.

Bai omen zuan konte onek Florinda izeneko alaba gazte pertxenta bat.

Bein, Tajo ibaiean bañuketan omen zebillen billutsik neska polit ura, eta ala ikusi omen zuan uretik irtetzen, Errodrigo erregeak.

Ta, nola ez?, neskaz maitemindurik gelditu omen zan erregea.

(¿Ez al zaigu or, argi, Dabid eta Betsabe'ri gertatutakoaren bikoiztapen bat agertzen?).